XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez ditzagun interpreteak bila, ikas dezagun guk geuk ingelesa, nekeak neke eta etsi gabe, gure aukeretan konfindantza jarriz.

Kredituek beti dute interes bera, baina errazago ematen zaizkie dirudunei.

Guk ez dugu dirurik baina ez gara interesaren beldur, gure lan egiteko gaitasunean erabateko konfidantza dugulako, eta lan egiteko gaitasuna galduz gero akabo, orduan batzuk aitzakia bila hasiko baitira, eta aitzakiekin ez dugu aurrera egingo.

Nahi genuen efektua eragin zuen gutunak eta zaleak lasaitu egin ziren piska batean.

Montevideo alde batera utzi eta berriro ere azken partiduan, Guayaquilekoan, pentsatzen hasi ginen.

Astean zehar eginiko entrenamendu-saioetan nabaria zen tentsioa, taldeak lorpen handiaren bezperan ohikoa den antsietatea bizi zuen.

Lehenbailehen amaitu nahi nuen eta neuri zegokidan antsietate hori kontrolpean edukitzea.

Erabakiak hartzeko gaitasunaz hitz egiten segitu genuen.

Azken partidura iristeko erabakia hartu genuen.

Puntu bat besterik ez genuen behar.

Soluzioa gure esku zegoen eta aski genuen Ekuadorren aurka berdinduta.

Ez genuen aitzakiarik.

Gure erabakiak hartzen jarraitu behar genuen, beldurrik gabe, kanpoko mezu galgarriei jaramonik egin gabe.

Erabakiak hartzeari buruzko hitzaldi baten amaieran, oso harrera ona izan zuen ipuin bat kontatu nien jokalariei.

Hona hemen ipuin hori:

Jaun batek zentro terapeutiko bat antolatu zuen estresak jota zeuden exekutiboak osatzeko.

Halako batean exekutibo bat iritsi zen tratamendu hura hartzera eta egiteko bat eman zioten, baserri batera joan eta lepoa moztu behar zien mila oilori